XII. Lau Haizetara Forora lanak aurkezteko epea zabalik
Dokumentalen generoari lotuta dauden produktoreen arteko harremanak sustatzeko topagunea da IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiko Industry Clubek, Zinemaldiko egitarauaren baitan, urtero antolatzen duten Lau Haizetara foroa. Aurtengo edizioa irailaren 20an, 21ean eta 22an egingo dute, eta bertan aztergai izango diren lanak aurkezteko epea zabalik izango da uztailaren 15era arte.