62. ZINEBI Film Festibala aurkeztu dute gaur
ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, kultur ekitaldi orok bezalaxe, neurri bereziak hartu behar izan ditu pandemiaren eraginez, eta azaroaren 13tik 20ra luzatuko den 62. edizioa presentzialki eta online gauzatuko dute. Hala, gaur bertan eman dituzte aditzera festibalaren xehetasunak, tartean, Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiek, Ana Murugarren zinemagileak eta María Eugenia Salaverri ekoizleak jasoko dituzten Ohorezko Mikeldiak; Sail Ofizialean lehiatuko diren 60 laburrak