‘Non dago Mikel?’, dokumental onena Terra Gollut jaialdian
Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas ‘Pitu’-k zuzendutako Non dago Mikel? lan dokumentala saritu dute Kataluniako Terra Gollut jaialdian. Isildutako kolektiboei eragiten dieten arazoak salatzerako orduan filmak agertutako konpromisoa nabarmendu du epaimahaiak.