Zabalik da ikus-entzunezko ekoizpenerako EJren diru-laguntza deialdia
Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko diru-laguntzak emateko 2021eko deialdia zabaldu du, eta proiektuak aurkezteko epea ekainaren 21era arte izango da zabalik. Zinemarako fikziozko film luzeak, aurrekontu txikiko zinemarako film luzeak, zinemarako animaziozko film luzeak, sorkuntzazko film luze dokumentalak zein film laburrak ataletan banatuko dituzte eskaerak, eta orotara 2.360.000 euroko aurrekontua du deialdiak.