DokLab programarekin lankidetza berritu du Punto de Vista jaialdiak
Formakuntza laborategiaren bigarren edizioa irailaren 4an abiatuko dute, eta 2024ko zinema jaialdiaren baitan sortzaileek egin beharko dituzten pitching saioekin bukatuko da. Horiek Raul de la Fuente eta Amaia Remirez zinemagile, gidoigile eta ekoizle iruindarrak izango dituzte tutore, besteak beste.