‘El Drogas’ dokumentalak DocuRock jaialdiko sari nagusia lortu du

Santa Cruz Tenerifekoan egin duten DocuRock Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioan saritu berri dute Natxo Leuza zinemagilearen El Drogas lana, Enrique Villarreal musikari iruindarraren “erretratu gizatiarra egiteagatik eta musikari protagonismo handia emateagatik”. Lanak jasotzen duen lehen aintzatespena da.