DocsBarcelona jaialdia, FILMINen

Bartzelonako zinema eta proiekzio aretoen segurtasunezko itxiera dela eta, online bidez ospatuko dute 2020ko DocsBarcelona dokumentalen nazioarteko jaialdia. Hain zuzen, FILMIN bidez ikusi ahalko dira 36 dokumentalak, gaurtik hasita hilaren 31ra bitartean.

By |2020-05-19T10:21:03+02:0019 maiatza, 2020|

DocsBarcelona jaialdiaren 20. edizioa luzeagaoa eta oparoagoa izango da

Maiatzaren 18tik 28ra luzatuko da 20. DocsBarcelona dokumentalen jaialdia. Atzo, apirilak 19, egin zuten aurkezpen agerraldia, eta bi hamarkadako ibilbidea ospatzeko, egitarau berezia atondu dutela iragarri zuten antolatzaileek. Jaialdia ohi baino luzeagoa izango da, hamar egunekoa, eta eskainitako filmen zein banatutako sarien kopuruak ere gora egingo du.

By |2017-05-02T08:18:23+02:0020 apirila, 2017|

‘Euskaldunon Egunkaria’-ren sorrerari buruzko dokumentala asteburuan estreinatuko dute Bartzelonan

Euskara hutsezko Euskaldunon Egunkaria sortu zela 25 urte bete ziren iaz, abenduaren 6an, eta urteurrena aprobetxatuta, egunkariaren sorrerari buruzko dokumentala osatu zuen Hamaika Telebistak, Eriz Zapirainen zuzendaritzapean. Durangoko Azokan eskaini zuten orduan, eta larunbatean, maiatzak 28, Bartzelonako DocsBarcelona jaialdian estreinatuko dute.

By |2016-06-08T17:16:14+02:0026 maiatza, 2016|

‘Art and Craft’, maiatzeko dokumentala

https://youtu.be/6LKEPfow0nA DocsBarcelona jaialdiaren ekimenez egiten den El Documental del Mes egitasmoaren baitan, Art and Craft lana izango da ikusgai maiatzean proiektuarekin bat egiten duten zinema aretoetan. Sam Cullman eta Jennifer Grausmanen lanak errealitateak fikzioa gainditzen duela erakutsiko digu. Mark Landies AEBetako artelanen faltsutzaile emankorrena da. Azken 30 urteetan, herrialdeko dozenaka museotako arduradunak engainatu ditu obra ezagunen kopiekin. Faltsutze horiekin aberats egin zitekeen arren, lanok doan

By |2015-05-07T08:38:55+02:001 maiatza, 2015|
Go to Top