18. DocsBarcelona jaialdiko hainbat lan aurreratu dituzte

Datorren maiatzaren 25etik 31ra luzatuko da 2015eko DocsBarcelona dokumentalen jaialdia, eta aste honetan bertan ikusgai izango diren hainbat izenburu aurreratu dituzte: Alentejo Alentejo (Sérgio Tréfaut, 2014), Die Böhms, Architektur Einer Familie (Maurizius Staerkle Drux, 2014), El tram final (Oscar Pérez, 2014) eta Democrats (Camilla Nielsson, 2014).

By |2019-05-22T12:53:56+02:001 apirila, 2015|

Apirileko dokumentala, ‘The Special Need’

https://youtu.be/0GHG1Q3SJgI Carlo eta Alex gazte italiarrek zeregin bat dute: beren lagun Eneak, aurrenekoz, emakume batekin harreman bat izan dezan lortzea. Baina misioa ez da erraza, 29 urteko gazteak autismoa duelako. Horregatik, Europan zehar bidaia abiatuko dute. DocsBarcelonaren Hileko Dokumentala egitasmoak apirileko dokumental izendatu du Carlo Zorattiren The Special Need.

By |2015-04-08T09:35:43+02:0031 martxoa, 2015|

Muntaia fasea amaitzear duen proiektua duzu esku artean?

Docs Barcelona jaialdiaren ekimenez, hainbat zinegile, ekoizle, banatzaile, zinema aretoetako arduradun eta aholkulari Bartzelonako Kultur Etxe Garaikidean bilduko dira maiatzaren 26an eta 27an. Haien egitekoa, aldez aurretik aukeratutako hiru proiektu aztertu eta nazioartera merkaturatzeko bideak proposatzea izango da. Zure lana Rough Cut Screening jardunaldietan aurkeztu nahi baduzu, apirilaren 7ra arteko epea duzu izena emateko.

By |2019-05-17T15:58:08+02:0025 martxoa, 2015|

‘Everyday Rebellion’, urtarrileko dokumentala

http://youtu.be/F03i-iQcWYU Iran, Siria, Espainia, Ukrainia, AEB, Erresuma Batua nahiz Serbiako protesta modu baketsuen analisia egiten du Arash eta Arman T. Riahi zinegile iraniarren Everyday Rebellion dokumentalak. DocsBarcelonak abiatutako Hilabeko Dokumentala ekimenari esker, Euskal Herriko hainbat aretotan ikusgai izango da urtarrilean.

By |2015-02-03T10:58:27+02:0012 urtarrila, 2015|
Go to Top