Irati Canoren ‘Eguzkilorea’ saritu dute Valentzian
Sari bikoitzarekin itzuli da Irati Cano Alkain zuzendaria Docs Valencia jaialdian egindako parte hartzetik. Erakustaldiaren DOCSLAB garapen espazioan parte hartu du zinegile donostiarrak, eta epaimahaiaren aipu berezia eta ‘Premi Agencia Freak’ sariak ekarri ditu bueltan. Ibilbide laburra izanagatik, erreferentziazko jaialdia bilakatzen ari da zinemaldi valentziarra fikziozko filmen generotik aldentzen diren sortzaileentzat zein zinemazaleentzat. Iaz ospatu zuten lehen aldiz, eta film ‘berezi eta desberdinak’ sortzerako orduan dagoen