DokLab Navarra eta Lau Haizetara Foroa sariak, Docs Barcelonan
‘Ana e mais nós’ proiektuarekin, Oltzako Jauregian egingo duten egonaldian parte hartuko du María Yáñezek, II. DokLab Navarra programaren baitan. Bestalde, Past future continuous (Khosrovani eta Morteza Ahmadvand) proiektuaren zuzendariak Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan egingo den XIX. Lau Haizetara – Dokumentalen Koprodukzio Foroan izango dira.