Bihartik aurrera ‘Zinema deszentralizatua. Guztiok ez dugu 9 abizen katalan izan nahi’ jardunaldiak Bilbon

Eskualdean inoiz egin den euskal ekoizle kopuru handiena biltzea espero dute bihar Bilboko Dock espazioan (Uribitarte Ibilbidea, 3). Euskal Produktoreen elkarteak antolatuta,  ‘Zinema deszentralizatua. Guztiok ez dugu 9 abizen katalan izan nahi’ jardunaldiak sentsibilitate ezberdinak bildu nahi ditu, interes ekonomiko eta korporazio handietatik kanpo ekoizten jarraitu ahal izateko. Horretarako, finantziazioaren hainbat alor jorratuko dituzte, bai publikoa, baita pribatua ere. Horretaz gain, ikus-entzunezkoen gaineko araudi ezberdinen