Perlak saileko hamabost film, Zinemaldiko Publikoaren Saria eskuratzeko
Perlak sailak 17 film luze erakutsiko ditu aurten, eta horietako hamabost lehiatuko dira Udalak zazpigarren urtez jarraian babesten duen Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko. Udalak hiritarrei egindako omenaldi gisa planteatzen du golardoa, haiek baitira bozketa bidez sariak ematen dituztenak. Zinemaldiaren amaiera-galan ezagutuko dugu epaia.