Aurkeztu dute Jazzinema zikloaren bigarren edizioa

Euskadiko Filmategiak  Jazzinema zikloa aurkeztu zuen ostiralean, Joxean Fernandezek, Filmategiko zuzendariak, Miguel Martinez Heineken Jazzaldiko zuzendarirekin batera eginiko agerraldian. Bigarren urtez, uztailerako programatu dituzte saio guztiak, Jazzaldia eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan. Besteak beste, Etienne Comar frantsesaren Django filmaren aurre estreinaldiaz gozatu ahalko du publikoak. Jazz eta zinema zaleentzat ezinbesteko hitzordua bilakatzeko xedez egikaritu zuten iaz lehen aldiz proiektua, eta aurten ere mimoz landu dute pantailaratuko