Bihar abiatuko dute Euskal Zinemaren 31. Astea Gasteizen

Datorren astean, astelehenetik igandera, 2014an ekoitzitako euskal film esanguratsuenak ikusteko aukera izango da Gasteizko Vital Kutxa Gizarte Ekintzaren aretoan. Besteak beste, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak, Pablo Maloren Lasa eta Zabala, eta Jose Luis Murta eta Oier Martínez de Santosen Algo más que morir izango dira ikusgai.

By |2015-03-02T16:31:09+02:0022 otsaila, 2015|

2014ko punta-puntako 12 euskal lan eskainiko dituzte ostegunetik aurrera Zinemaldia.Cat-en

Ostegunean abiatuko dute Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.Cat euskal zinemaren jaialdia, eta hilaren 15era bitarte, fikziozko 6 luze eta 6 dokumental ikusteko aukera izango da. Tartean, iazko Donostia Zinemaldian estreinatutako Negociador (Borja Cobeaga), Lasa eta Zabala (Pablo Malo) eta Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga).

By |2015-02-06T11:06:48+02:003 otsaila, 2015|

Haur eta gazteentzako filmak, 4 euroren truke Donostian

Abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra haur eta nerabeentzako filmak lau euroren truke eskainiko dituzte goizetan Donostiako Antiguo Berri zinema aretoan. Tartean, Stand by me Doraemon, Big Hero 6 eta Dixie eta matxinada zombia izango dira ikusgai. Gabonetako oporraldia ahal beste aprobetxatu dezaten, etxeko txiki eta gazteentzako zortzi film eskainiko dituzte Antiguo Berrin goizetan. Mortadelo y Filemon contra Jimmy el Cachondo (Javier Fasse), Night at the Museum:

By |2019-05-17T15:58:54+02:0024 abendua, 2014|
Go to Top