Estreinaldiak: Azaroak 7
Sundanceko Zinemaldian zuzendari eta muntaia onenaren sariak eskuratu zituen 20.000 Days on Earth (Iain Forsyth eta Jane Pollard) bihar, ostirala, estreinatuko da areto komertzialetan. Baita Christopher Nolanen berriena, Interstellar, eta Kroaziatik datorkigun Svecenikova djeca komedia (Vinko Bresan) ere. Eta haurrentzako Dixie eta matxinada zombiea (Ricardo Ramon eta Beñat Beitia) euskaraz izango da ikusgai.