Ikusi Goya sariak Donostiako Trueba aretoan!

Larunbat honetan, otsailak 7, 29. Goya sariak banatuko dituzte Madrilen 22:00etan, eta hautagaien artean, hainbat euskaldun ditugu: Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filma, Karra Elejalde aktorea Ocho apellidos vascos filmean egindako lanagatik, Kepa Sojoren Loco con ballesta laburra, Pascal Gaigne musikaria Loreak filmeko soinu bandagatik… Bada, ekitaldia zuzenean eskainiko dute Donostiako Trueba aretoan doan.

By |2019-05-22T09:53:36+02:004 otsaila, 2015|

‘Loreak’, Karra Elejalde, ‘Loco con ballesta’, ‘Dixie eta matxinada zombia’ eta ‘Ocho apellidos vascos’, Goya sarietan!

2014ko euskal ikus-entzunezkoek dozena erdi izendapen eskuratu dituzte otsailaren 7an Madrilen banatuko dituzten 29. Goya sarietarako; Loreak, film onenaren kategorian, Karra Elejalde, taldeko gizonezko aktore onenaren kategorian, eta Loco con ballesta, komediazko film labur onenaren kategorian, besteak beste.

By |2015-02-02T13:34:33+02:007 urtarrila, 2015|
Go to Top