Zinema aretoetara joateko deia eginez abiatuko dute ZINEBI64

Gaur, 19:30ean pantailaratuko dituzte euskal parte hartzea duten sail ofizialeko film laburrak, Bilboko Arriaga Antzokian. Aurretik, 2022ko Ohorezko Mikeldi sariak jasoko dituzte Agnieszka Holland gidoilari eta zuzendari varsoviarrak eta Iñigo Salaberria errenteriar zinemagilearen senideek.