Euspot lehiaketak baditu 2024ko irabazleak
Teknologia berriek eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak izan dira EUSPOT – Euskarazko Spot Lehiaketako 13. edizioaren ardatza. Guztira jaso dituzten 87 lanen artean, Izan burua, altxa burua (Oihan Loiti) eta Heldua zu zara, heldutasunez jokatu (Peru Arrese eta Izadi Zumalde) nabarmendu dira kategoria bakoitzean.