El Día + Corto (Egunik Laburrena) jaialdia egingo dute Euskal Herriko hainbat hiritan

El Día + Corto (Egunik Laburrena) jaialdia abenduaren 21ean egin ohi dute, neguko solstizioaren (eta urteko gaurik luzeenaren) aitzakiapean, eta gurean Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen egingo dituzte emanaldiak. Bilbon, esaterako, bosgarren edizioa beteko du jaialdiak, eta hilaren 18tik 23ra 45 film labur (bi estreinaldi eta orain arte Bilbon proiektatu ez dituzten hamabi film) eskainiko dituzte doan hiriko hainbat txokotan.