‘Hil Arte Bizi’ dokumentala finantzatzeko azken egunak

Hil arte bizi film dokumentala da, minbiziaren gaixotasuna ikuspuntu feminista, kolektibo eta eraldatzailetik bizi duten euskal emakumeen historia kontatzen duena. Xuban Intxausti zuzendaria gidari errodatu dute azken urtean, eta minbizia gertutik bizi dutenentzako akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan diharduen Izan Inurri elkartea da sustatzailea.