José Mújica Uruguaiko presidente ohiari buruzko dokumentala, gaur ETB-n
https://youtu.be/eqHfQKsIkdM Julio Flor eta José Fernández de la Sotak José Mújica Uruguaiko presidente ohia elkarrizketatu zuten haren agintaldia amaitzear zela, otsail erdialdean, eta elkarrizketa jasotzen duen dokumentala, Pepe Mújica, la revolución tranquila, gaur, martxoak 27, eskainiko dute ETB2ko Por Fin, Viernes saioan.