Euskal koprodukzioa duten hainbat lan erakutsiko dituzte Annecyn

Azken urteotan, euskal zinemak berebiziko parte hartzea izan du zinemaldi frantziarreko sail lehiakorretan zein MIFA merkatuan, eta aurten ere ez da gutxiagorako izango.  La gran cita de Conej film laburra lehian izango da Graduation Films in Competition sailean, eta Uniko ekoiztetxe bilbotar laudatuak hiru proiektu eramango ditu azokara, bakarra euskaraz.