Ezagutarazi dituzte 2022ko Feroz sarien izendapenak

Iazko edizioan protagonista nagusiak izan baziren ere, aurten apenas dago datorren urtarrilaren 29an Zaragozan banatuko dituzten Espainiako Zinema Berriemaileen Elkartearen Feroz sariak eskuratzeko euskal hautagairik. Iragarri dituzte behin betiko izendapenak, eta Maixabel filmak zortzi lortu ditu. Tartean dira, film dramatiko onenarena (Kowalski Films), taldeko aktore onenarena (Urko Olazabal) eta jatorrizko musika onenarena (Alberto Iglesias).

By |2021-11-26T12:10:50+02:0026 azaroa, 2021|

‘El amor menos pensado’ filmak abiatuko du gaur Donostia Zinemaldia

Zinemazaleak goiz-goizetik pilatu dira Kursaal kongresu jauregiaren inguruetan. Milaka izan dira, akreditazioa lepotik zintzilik zeramatela, lehen ordutik aretoetarako ilarak bete dituzten ikusle goiztiarrak. Hasiera ofiziala, ordea, Juan Vera argentinarraren El amor menos pensado filmaren proiekzioak emango dio, gaur gauean ospatuko den irekiera galan.

By |2018-09-21T13:04:12+02:0021 iraila, 2018|
Go to Top