Urko Olazabalen interpretazioa txalotu du Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak

Bederatzigarrenez banatu ditu iragan larunbatean (urtarrilak 29) Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak Feroz Sariak, eta ikus-entzunezko sektoreko hainbat profesional euskal herritar saritu dituzte. Besteak beste, Urko Olazabal taldeko gizonezko aktore onena izendatu dute, Maixabel filmean egindako lanagatik, eta Alberto Iglesias musikariak Madres paralelas pelikularako konposatutako soinu banda nabarmendu dute. Diego San Josek sortutako Venga Juan telesaila ere saritu du elkarteak.