XX. Umorea Labur Arrigorriagako film laburren jaialdia martxan da
Umorea Labur film laburren jaialdiaren XX. edizioa ospatzen ari dira egunotan Arrigorriagan. Abenduaren 13an ekin zioten aurtengo ekitaldiari, eta hilaren 18ra bitartean 30 bat film labur lehiatuko dira sail ofizialean. Herriko eta inguruko zinemagileek egindako lanak ere pantailaratuko dituzte saio berezi batean.