Ez dakizue zer galdu duzuen
“Ez dakizue zer galdu duzuen” mezu hori utzi zien norbaitek Napoliko hilerrian betiko atsedena hartzen zeudenei. Napoliko futbol talde nagusiak lehen Scudettoa irabazi zuen egunean gertatu zen hori, 1987ko maiatzaren 11an. Inork guttik espero zuen garaipena, eta horregatik ospatu zuten, akaso, 2 hilabetez; dena zen zoramena, dena zen festa. Bazuten zer ospatua: piztu zen piztia. Jaio zen Jainkoa. Eta elastikoan 10 zenbakia zeraman. 'Diego Maradona'