Saio berezia ostegunean Tabakaleran, Alex de la Iglesiarekin
Alex de la Iglesia zinegile bilbotarraren El día de la bestia filmak hogei urte bete zituen 2005ean, eta omenaldi gisa, Herederos de la bestia dokumentala osatu zuten David Pizarro eta Diego López zinegileek. Filma Sitges, Buenos Aires eta Malagako zinema jaialdietan eskaini dute orain arte, eta ostegunean, apirilak 6, Donostiako Tabakaleran estreinatuko dute, De la Iglesiaren parte hartzearekin.