Diego Galán Donostia Zinemaldiko zuzendari ohia zendu da

Diego Galán atzo zendu zen Madrilgo bere etxean, 72 urte zituela. Zinema kritikaria, zinemagilea, idazlea eta gidoigile izan zen, baina Euskal Herrian Donostia Zinemaldiaren zuzendaria izan zelako zen ezaguna, bereziki.