Estreinaldiak: Urriak 4

Varados Guk hemen errefuxiatuen bizitza egiten dugu, jakin badakigu ez dugula amesten dugun hori lortuko. Finean, gure izena Errefuxiatu da”. Atenasko eraikin okupatuetan eta Lesbos zein Moriako errefuxiatu eremuetan bizirauten duten pertsonen egunerokoa jaso du Varados filmak, Helena Taberna zinemagilearen azken dokumentalak. Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearen ekimenez heldu zen proiektua zuzendariaren eskuetara. 2016tik aitzina, Greziako lurraldean gatibu dauden migratzaileen elikadura hartu du elkarteak bere gain, bertako biztanleei gutxieneko otordu duinak sukaldatuz

By |2019-10-03T10:00:34+02:003 urria, 2019|

‘La trinchera infinita’, Donostia Zinemaldiko 67. edizioko Urrezko Maskorraren lehian

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan, irailaren 20tik 28ra bitartean, sailik garrantzitsuenetan ikusi ahal izango diren Espainian ekoitzitako hamabost lanak ezagutarazi dituzte Madrilen egindako agerraldi batean. Besteak beste, jakin dugu Moriartiren La trinchera infinita proiektua erakutsiko dutela mostraren sail ofizialean.

By |2019-08-05T10:11:17+02:0019 uztaila, 2019|
Go to Top