EMANALDIA | Zinema Beach: ‘Die Hard’
Zinema Beach egitasmoa bueltan da, Iruñean. Iruindarrek beren hondartza propioa izango dute aurten ere, eta ez nolanahikoa. Iaz abian jarritako egitasmoari jarraipena emanez, Baluarte zentroko hareatzan zinemaz gozatzeko aukera egongo da uztaileko bigarren hamabostaldian. Adin guztietako herritarrentzako filmak eskainiko dituzte jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin, baina ez hori bakarrik, musika zein sukaldaritza ez dira faltako. Zinema estatubatuarreko klasikoak berrikusteko tartea egongo da 22:00etan, baina ateak