Martxan da OnZientzia lehiaketaren 11. edizioa!

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek antolatutako OnZientzia bideo laburren lehiaketaren 11. edizioa martxan da, eta lanak bidaltzeko epea apirilaren 21era arte izango da zabalik. Gai zientifiko zein teknologikoei buruzko bost minutu baino gutxiagoko lanak galdatu dituzte antolatzaileek, Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista saioan eskaintzeko modukoak.