‘La trinchera infinita’ eta ‘El hoyo’ saritu dituzte Días de Cine sarietan
Euskal zinemagintzak aitortza jaso du beste behin RTVE etxeak bart banatu dituen Días de Cine sarietan. Telebista saioko erredakzio taldeak La trinchera infinita izendatu du urteko film onena, eta El hoyo-k Somos Cine saria jaso du.