Euskal zinema bost hamarkadetan, Bilboko Arte Ederren Museoan
Euskal Zinemaren azken bost hamarkadak zeharkatuko dituen atzera begirakoa atonduko du Jose Julian Bakedano zinema-zuzendari eta gidoilariak Bilboko Arte Ederren Museoan. Bihar ostirala, urtarrilaren 11, abiatuko dute, eta apirilera arte luzatuko dira emanaldiak.