Astean behin zinemara: Walter Salles-en ‘Diarios de motocicleta’
Bere lehen pelikularekin liluratu gintuen Walter Salles zuzendariak. Zuzendari hasi berrientzako sail bat bazen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, gerora Zabaltegi izango zena, eta halaxe etorri zen gure artera 1995ean, Terra estrangeira eskaintzera. Brasilen kokatua dago, Sertao aldean, eta han, herri xume batean, bi gazte ametsetan ari dira, bere bizimodua nola hobetu, munduko hiririk ederrenera joan nahi dute, 'la mais linda do mundo' deitzen diote, eta hiri horren poster bat dute beraien etxolan. Donostia