Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea ireki da

18 eta 30 urte arteko gazteek izango dute aukera Donostiako XIV. Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko. Interesa dutenek martxoaren 28ra arte eman ahalko dute izena www.zinemaetagizaeskubideak.com atariaren bidez. Martxoaren 30an zozketa egingo da, eta orduan emango da jakitera Zinemaldiko webgunean nortzuk osatuko duten apirilaren 15etik 22ra egingo den jaialdiko epaimahai gaztea. https://www.youtube.com/watch?v=-HOo2zE25Fo Epaimahaiko kide izateak hainbat eskubide eta betebehar izango ditu, oinarrietan bildu bezala. Zinemaldiko saio