Kimuak katalogoko filmak, Latinoamerikako zenbait hiritan
Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman duenez, azken urteetan Kimuak katalogoaren parte izan diren 12 ikus-entzunezko proiektatuko dituzte Latinoamerikako zenbait hiriburuetan. Abuztuaren 5etik irailaren 2ra bitartean egingo dituzte proiekzioak, Buenos Airesen, Txileko Santiagon, Bogotan eta Liman.