‘Zazpigarren zigilua’ filmak eman dio hasiera Errenteriako Mitxelenarenak zine zikloari

Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, Errenteriako Udalak Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Mitxelenarenak film eta hitzaldi zikloa antolatu du Niessen Kulturgunean. Atzo hasi eta azaroaren 4ra bitarte, Errenteriako zinema adituen eskutik, hiru pelikula eta bi film labur aurkeztuko dituzte. Atzoko, urriak 26, estreinaldian, Jose Luis Rebordinosekin batera, Ingmar Bergmanen  Zazpigarren zigilua (1959) aztertzeko aukera izan zuten ikusleek.