Estreinaldiak: Urtarrilak 5 eta 6

Juste la fin du monde (Solo el fin del mundo) Cannesko jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu zuen Xavier Dolan zinegile kanadar gaztearen drama berriak. Jean-Luc Lagarcen antzerki obra baten egokitzapena da, eta hamabi urtez sorterritik aldenduta egon ostean, laster hilko dela jakinarazteko gurasoen etxera itzuliko den idazle gaztearen istorioa kontatuko du. Elkarrekiko gorroto ezkutua eta etengabeko eztabaidak gailenduko dira, maitasun hitz goxoen gainetik. Aktore taldea