Giza Eskubideen Zinemaldiak aretoetatik ikasgeletara egingo du salto

‘Herensugeak. Haritzaren bihotzean’ filmaren bidez klima aldaketaren gaia jorratuko dute Giza Eskubideen Zinemaldian donostiar txikienekin. Jaialdiaren antolatzaileek ekologiarekin, berdintasunarekin eta balioetan oinarria duen hezkuntzarekin zerikusia duten lanen emanaldia proposatu diete Donostiako (Gipuzkoa) ikastetxeei. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren inguruko xehetasunak ematen ari dira egunotan, eta antolatzaileek hiriko ikastetxeei zuzenduriko programazioaren berri eman dute gaur. Jaialdiak duen helburu didaktikoarekin bat eginez, hiru lanen proiekzioak prestatu