Euskadiko Filmategiak Fernando Larruquerti eskainitako liburua kaleratu du
Carlos Roldanek eta Juanmi Gutierrezek joan zen urrian zendu zen Fernando Larruquert (1934-2016) musikari, zinegile eta argazkilari irundar ezagunari eskainitako liburua idatzi dute, Euskadiko Filmategiaren eskariz. Montxo Armendariz zinemagilearen hitzaurrea du, eta gaur bertan, apirilak 11, aurkeztu dute obra Tabakaleran. Bihar, halaber, Larruquerten bi lan eskainiko dituzte Tabakaleran.