Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet: “Filma egin ahala formatu gara”
Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet lehengusuak dira. Lehena eskarmentu handiko antzerki zuzendaria eta aktorea da, besteak beste, Errautsak (2010), Hamlet (2013) eta Francoren bilobari gutuna (2016) obra laudatuetan aritutakoa, eta bigarrena ikus-entzunezko mundutik heldu da. Elkarrekin errodatu dute haien lehen film luzea, Non, eta 65. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztuko dute. Luhuson izan gara, Harri Xuri kultur gelan.