Astean behin zinemara: Denys Arcand-en ‘Las invasiones bárbaras’

Pelikula honetaz gozatzeko ez da nahitaezko zuzendariaren aurreko lanak ezagutzea. Baina, Las invasiones bárbaras hau Denys Arcand-en beraren El declive del imperio americano haren segida da, jarraipena narrazioaren denborari dagokionez. Gaiari heltzen dio berriz Arcand-ek, 17 urte geroago. Aktore berak, protagonista berak, baina oraingoan zahartzaroa dute jomuga. Emaitza zoragarria da, pelikula dibertigarria, nahiz eta mundua salbatu behar zuen belaunaldi hark porrotaren zama izan bizkarrean. Optimismoa ez da