‘Lekitxoko Etxea’: Parisen garaile izatetik Cannesen hautatua izatera

Jasone Urgoitia Urrutiak zuzendutako Lekitxoko Etxea lanak film labur narratibo onenaren saria eskuratu du Demetera Paris Short Film Festival zinema jaialdian. Gainera, Cannesko jaialdiaren baitan egin ohi duten Diversity in Cannes Short Film Showcase atalean lehiatzeko ere hautatu berri dute zinegile getxoztarraren lana.