‘Le milieu de l’horizon’ lanak jaso du Greenpeace erakundearen Lurra saria

Ingurumenaren eta bakearen defentsarako baloreak hoberen islatzen dituen Zinemaldiko filma saritzeko, Greenpeace erakundeak duela bost urtetik banatzen duen garaikurra da Lurra saria, eta aurtengoan Zuzendari Berriak sailean parte hartu duen Delphine Lehericey zinemagile suitzarraren Le milieu de l’horizon lana izan da garaile. Atzo, irailak 26, jaso zuen saria Javier Bardem aktorearen eskutik.