Gasteizen bihartik aurrera Ingurumenari Buruzko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko bederatzi dokumental ikusgai

Ingurumen Gaietarako Ikastegiak sustatuta, Bartzelonako Ingurumenari Buruzko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian egondako bederatzi dokumental, orain Gasteizen ikusteko aukera izango da. Emanaldiak Albadeko gizarte etxean egingo dira bihartik abenduaren 21a bitartean. Ziklo honen gai nagusia, ingurumenak eta gizakiak natur, kultur eta gizarte inguruarekin duen harremana da. Bartzelonako FICMAn aurten 145 film baino gehiago ikusteko aukera eskaini dute, eta Gasteizera helduko direnek planetaren egoera zein den eta ingurumen