‘Women Make Film’ dokumentala atalka emango dute, BilbaoArten
Mark Cousins zinegileak zuzendutako Women Make Film: A New Road Movie Through Cinema dokumentala proiektatuko dute blokeka banatuta, BilbaoArte Fundazioaren egoitzan. 960 minutu ditu lanak, eta zazpi astez, astelehenero atal bana emango dute ArtHouse Zineman. Guztira, hamalau saio egingo dituzte, eta emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera librea da toki guztiak bete arte.