José Angel Herrero-Velarde beken hiru onuradunak ezagutarazi dituzte
Lehen deialdira aurkeztutako ikerketa-proiektuak baloratu ostean, hautaketa batzordeak Felipe Cabrerizo, Endika Rey eta Neus Sabatéren proposamenak aukeratu ditu. Bestalde, aurreratu dute 2023ko uztailaren 3tik abuztuaren 11ra bitartean beken bigarren deialdia zabalduko dutela; Espainiako Estatuan bizi edo jaio diren ikertzaileei zuzenduta egongo dira bi diru-laguntza berriak.