Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Ane’ eta ‘Rizi (Days)’

Jaialdiko lehenengo asteburua joan zaigu, eta oraindik aurretik egun asko baditugu ere, dagoeneko gehien espero nituen filmak aurkeztu dituzte. Gaurkoan bi harribitxi aztertuko ditut, opera prima bikain euskaldun bat, batetik; Donostiako Zabaltegi-Tabakaleran ohikoa dugun zinegile kontsagratu batena, bestetik.  Arrakastatsua eta oparoa izaten ari da David Perez Sañudorentzan 2020. urtea. Un coche cualquiera film laburrak orain arte parte hartu duen zinema jaialdietan izan duen harrerari gehitu