Martxoko egitaraua iragarri du Kresala Zineklubak

Otsailaren hondarretan, martxoko programazioa iragarri du Kresala Zineklubak ohi bezala, eta lehen lau asteetako filmen zerrenda helarazi dute, hilaren 30ekoa apirileko egitarauarekin batera jakinaraziko baitute. Proposamen ezberdin bezain interesgarriez gozatzeko aukera izango da beste behin ere, baita Estibaliz Urresolaren Polvo Somos laburraz ere.