‘Handia’, ‘Converso’ eta ‘Bi Txirula’ saritu dituzte Bartzelonan

Ekitaldiko film onenei aintzatespena eginez itxi zituen bart bere ateak Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako jaialdiak. Handia, Converso eta Bi Txirula lanak saritu dituzte, hurrenez hurren, fikzio, dokumental eta euskarazko film onenaren Urrezko Txapelarekin. Hamar egunetan zehar, 2017ak eman dituen film nagusiak izan dira ikusgai zinemaldian. 1979an sortu zutenetik, euskal kultura Katalunian ezagutarazi eta hedatzeko ardura izan du Bartzelonako Euskal Etxeak. Egitarauan jasotzen dituen ekintza